Lizarra-Estella II. Allo
Hau da Wikipediak Allori buruz esaten duena.
Herri honek nahiko gauza ditu ikusteko. Kale estuetatik ibiltzen hasi ginen. Beti gorantz. Honela herriko lekurik altuenera heltzen garenean Santa Maria eliza ikusiko dugu. Elizaren ondoan aitzineko hilerri bat eta atzealdean frontoia.
Lizarra-Estella I. Bidea eta Allo
Gaur Amaiarekin Lizarrara (Estella) joan naiz. 12:30ean irten garela uste dut, lehenengo argazkia Azazetan 12:50ean atera baitut baina ez da oso ondo atera.
Azazetako mendatea etxetik 15 kilometrora dago.

Leku hau Arabako mendialdeko koadrilan dago.
Informazio bikaina nahi izanez gero begiratu hemen. Erderaz ere irakur dezakezu.

Etxetik 49 kilometrora Acedo dago, baina Lizarrako bidea jarraitzen dugu.
Urbiolan mahastien artean gaztelu bat.
Urbiola bertan Allora dijoan bidegurutzea dago. Seinale batek Arroniz 5 kilometrora dagoela eta Allo 12-ra dio.
Arroniz etxetik 69 km-ra dagoen herri polita da:
Azkenean, 75 km-ra Allora heldu gara.
Azken argazki hauek zera dira:
1-Alloren ezkutua herriaren sarreran.
2-Allo errepidetik ikusita.
3-Huracan futbol taldea.
4-Alloko futbol zelaia.
5-Allo bertan dagoen lantegi zahar bat.
Autokrosa
Pasa del igandean (2008-09-07), Alabesen partidua ikusi baino lehen, eguerdian, Mirandara joan nintzen autokrosa ikustera. Argazki hauek atera nituen. Goza itzazu!
Google Bilbon
Dirudienez Googleren Street View zerbitzua Bilbora helduko da denbora gutxi barru. Honen bidez Bilboko kaleen ikuspegi berri bat edukiko dugu, baina beste leku askotan, eztabaida pilo bat eragin du, pertsona askok beraien intimatea kaltetua izan dela uste dutelako.
Argazkian, bere zerbitzua martxan jartzeko, Googleren auto bat kamara bat gainean duela Bilboko kaleetan zehar.
Agur.
P.D.: Argazkia www.eitb.com webgunetik ekarri dut.
Wikipedia euskaraz
Ba al zenekien Euskarazko Wikipedian jada 28.867 artikulu daudela?
Bai. Hori irakurri dut eitb-ko webgunean. Berriaren jatorria eitb-ren euskosare izeneko blog bat izan da.
Dena den nahiz eta berria irailaren zortzikoa izan, dagoeneko zahar gelditu da, gaur egun (2008-09-11) 29.941 artikulo daudelako wikipedian ikus dezakezunez.
Sartu euzkaraz dagoen Wikipedian (http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala), ikusi eta ikasi.
Erabili Open Office euskaraz
Kaixo,
Zer?, etxetik ari zara irakurtzen? ordenagailua zurea da?
Erosi zenuenean zer zekarren? Windowsa? Eta Office? Ez, office ez. Hori dendan erosi behar duzu.
Beno, lasai. Gaur egun aukera daukazu Open Office internetetik jaisteko. Gainera euskaraz eta guzti
Adibidez Eusko Jaurlaritzako webgunean Open Office 2.2.0 debalde jaitsi dezakezu. Klik hemen
Baina hobe da Open Office beraren webgunera joatea, han Open Office berriago bat duzulako (2.4.0). Klik hemen
Agur.
Ikasi euskaraz…
Igandean Alabesen partidua ikustera joan nintzen Mendizorrotzara. Alabesek Cordobaren aurka jokatu behar zuen eta partiduaren azken 10 minututan Igor Martinezen gol bati ezker 1-0 irabazi zuen.
Tamalez ez nuen argazki kamara eraman :-(
Partiduaren bukaeran nire autora bueltatu eta hau da aurreko aizetakoan aurkitu nuena:
klik hemen aekren webgunera joateko.
Bueltatxo bat Gasteizko inguruetatik
Larunbatean, “azkena rock festival”era joan baino lehen, nire arreba, bere mutil-laguna eta ni, Salburuara abiatu ginen bizikletaz.
Ikus dezakezuenez, hiritik oso gertu paisai eta animalia ikusgarriak ikus daitezke. Ordu erdi nahikoa da bizikletaz bira hau egiteko. Oinez beharbada 50 minututan egin daiteke.
Ibilbidea, Gasteizko Salburua auzotik, Betoñotik, Ilarrazatik, Elorriagatik, Zurbanotik edo nahi duzuen lekutik hasi daiteke.
Azkena rock festival
Aste honetan “Azkena Rock Festival”-a izan da Gasteizen.
Ostegunean Amaiarekin joan eta heldu ginenean minutu batzuk besterik ez ziren falta Marky Ramoneren taldea jotzen hasteko. Oso ondo egon zen nire ustez eta Ramonesen musika zuzenean entzutea benetan ikaragarria da.
Gero Lemonheads hasi zen. Oso txarto. Entsegurik egin gabe jotzen dutela dirudi. Distortsioak oso gaizki. Min egiten zuten benetan. Beraien abesti famatuena jotzen ari zirela, hau da “Miss Robinson” etxera joan ginen. Nola hondatu daiteke abesti bat? Han izan bazina jakingo zenuke.
Hona hemen http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2008/09/06/mirarte/cultura/d06cul68.1013025.php gertatukoari buruz idatzi dutena.
Hurrengo egunean berriro joan eta orain bai, kontzertu bikaina ikusi genuen.
Hasteko zenbait abesti ezagun dituen Ray Davies pixka bat (kontzertu bukaera bakarrik). Benetan jendea asko piztu zen honekin eta ondoren Sex Pistol talde mitikoarekin denok burua galdu genuen.
Egin klik hemen Johnny Rotten-en argazki on bat ikusteko
Behar bada beraien azken kontzertua. Nire arreba Maitane eta bere mutil-lagun Xabierrekin joan ginen. Bertan Adrian nire lagunarekin topo egin eta sekulako kontzertua ikusi. Primeran.
Eta atzo azkenik ere kontzertuetara bueltatu eta bi talde ikusi genituen:
Hasteko Dinosaur Jr. Ondo jotzen zuten, baina oso rock instrumentala da. Abesten dutena oso lasai eta musika lagunduz, baina aparteko garrantzirik hartu gabe. Justu justu Ramones eta Sex Pistolen kontrakoa.
Gero “Los Lobos” taldeak jo zuen. Hauek dira “Para bailar la bamba…” abestiaren sortzaileak. 1987. urtean! Ezin da esan jo zuten guztia rock-a dela. Baina ondo egon zen.
Nire Lambretatxoa
Astelehenean (2008-09-01) Amaiarekin Mendizorrotzako igerilekura joan nintzen. Aspaldi ez nuen nire Lambretta motorra hartzen eta egun egokia zela erabaki nuen.
Hona hemen nire Lambrettatxoa. Eibarren egina eta 1980. urtean Bilbon matrikulatua. Nik orduan sei urte nituen eta ondo gogoratzen dut nola Lizartzako baserrian nire osaba Karmelok motorra berdina zuen: Lambreta 150 Special txuria.
Mendizorrotzako argazki bat ere atera dut. Nabaritzen da jendea lanean hasi dela jada.
Eta orain Mendizorrotzan ateratako argazki bat:
-
Recent
-
Loturak
-
Fitxategiak
- Urtarrila 2010 (1)
- Abuztua 2009 (1)
- Otsaila 2009 (1)
- Azaroa 2008 (2)
- Iraila 2008 (11)
- Abuztua 2008 (1)
-
Atalak
-
RSS
Entries RSS
RSS erantzunak








































