Lau hitz Euskal Herritik

Idatzi beste lau hitz beldurrik gabe :-)

Oparia


Nire aitak burua galdu du orain erretreta heldu zaionean. Pasa den larunbatean (2008-08-23) Nograron dagoen jatetxe batera bazkaltzera gonbidatu gintuen eta ondoren, Izpilun daukagun pisura bueltatu ondoren, erloju bana oparitu zizkigun oroitzapen modura.

Nograron dagoen jatetxea, honetaz gain, landa-turismo etxe bat da. Biziki gomendatzen dizuet hara joatea. Bazkaria nahiko merkea da, 25 eurongatik bazkaltzen da kopa eta guzti.

Bazkaltzen hari zarela Salazardarren dorretxea ikus dezakezu eta pixka bat ibili ezkero, ikusten den mendi zorrotza peña karria da. Kilometro gutxira, Villanañen, Varondarren dorretxea dago. Argibide gehiago hemen.

Egin clic hemen dorrea ikustatzeko ordutegia ezagutu nahi baduzu.

Agur.

Abuztua 26, 2008 Posted by | familiartean, ibilaldiak, jatetxeak, landa-turismoa | Utzi erantzun bat

   

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.