Asteburu bat Izaban
Ostiralean Amaia, bere lagunak eta ni Izabako nekazal-etxe batera joan ginen.
Erdarazko blogean bi argazki onenak jarri ditut. Eguraldia nahiko kazkarra izan da baino gutxienez larunbatean ez zuen euririk egin.
Hara bazoaz bazkaltzeko leku on bat Erronkariko Gizarte etxea.
Mendira joateko brujuladun makil polit bat erosi dut aparkamenduaren ondoan dagoen opari denda batean.
Oparia
Nire aitak burua galdu du orain erretreta heldu zaionean. Pasa den larunbatean (2008-08-23) Nograron dagoen jatetxe batera bazkaltzera gonbidatu gintuen eta ondoren, Izpilun daukagun pisura bueltatu ondoren, erloju bana oparitu zizkigun oroitzapen modura.
Nograron dagoen jatetxea, honetaz gain, landa-turismo etxe bat da. Biziki gomendatzen dizuet hara joatea. Bazkaria nahiko merkea da, 25 eurongatik bazkaltzen da kopa eta guzti.
Bazkaltzen hari zarela Salazardarren dorretxea ikus dezakezu eta pixka bat ibili ezkero, ikusten den mendi zorrotza peña karria da. Kilometro gutxira, Villanañen, Varondarren dorretxea dago. Argibide gehiago hemen.
Egin clic hemen dorrea ikustatzeko ordutegia ezagutu nahi baduzu.
Agur.
-
Recent
-
Loturak
-
Fitxategiak
- Urtarrila 2010 (1)
- Abuztua 2009 (1)
- Otsaila 2009 (1)
- Azaroa 2008 (2)
- Iraila 2008 (11)
- Abuztua 2008 (1)
-
Atalak
-
RSS
Entries RSS
RSS erantzunak





