Pau / Paue euskaraz. Frantzian
2009-07-20. Egun honetan hasi dira gure oporrak. Nahiko berandu irten ginen Gasteiztik, beraz ezin izan ginen oso urrutira joan.
Bidaiako lehenengo eguna: Gasteiz-Pau. 265 km. Gutxi gora behera 2 ordu eta 45 minutura.
Hona hemen eliza bat Juana de Arcoren irudiarekin lehenengo planoan.

Eliza
Ezkerraldean zaldun tenplario bat Jesusen arantza koroa eskuan duela:

zalduna
Kasinoaren inguruak:


Kasinoaren atzeko aldea:

Hemendik pirineoak ondo ikusten dira:

Kasinoaren aurreko aldea:

Herriko plazan gazteak kapoeira dantzatzen:

Hotelaren datuak:
Gaua Formula3 hotel batean pasa genuen.
Hotel hauek kode bat daukate, Pauen dagoena 2435 zenbakiduna da.
24 orduetan irekita dago.
Telefono zenbakia: 08 91 70 53 51
Hebidea:
hotelF1 PAU
104, av. de l’Europe
64000 PAU France.
A64 autobidetik 10. irteeran dago. Errotondan, ezkerretara sartu. Mercure hotelaren atzealdean dago.
Agur.
Asteburu bat Izaban
Ostiralean Amaia, bere lagunak eta ni Izabako nekazal-etxe batera joan ginen.
Erdarazko blogean bi argazki onenak jarri ditut. Eguraldia nahiko kazkarra izan da baino gutxienez larunbatean ez zuen euririk egin.
Hara bazoaz bazkaltzeko leku on bat Erronkariko Gizarte etxea.
Mendira joateko brujuladun makil polit bat erosi dut aparkamenduaren ondoan dagoen opari denda batean.
Asteburu bat Gipuzkoako kostaldean
Ostiralean (2008-08-29), nire emaztea (bai, apirilaren 5ean ezkondu ta gero) eta ni, Orion dagoen Balea hotelera joan ginen. Hemen argazki batzuk ikus ditzakezue: http://www.nextel.travel/balnearios/euskadi/balea.htm
Hotela ez genuen ezagutzen. Egia esan, nire arreba eta bere mutil-lagunaren eztei opari bat izan zen. Benetan oso ondo dago eta gomendagarria da noizean behin joateko.
Arratsaldeko zazpietan “envoltura” saio bat genuen. Ni txokolatez estaldu ninduten eta Amaia ardoz. Gorputzeko ile guztiak leun leun gelditu zitzaizkidan. Larunbatean ur zirkuitua eta bi saunen ondoren hondartzara.
Arratsalde bertan, Orion, estropadak ikusi, eta ondoren Zarautzera.
Hona hemen egunean zehar ateratako argazki batzuk. Lehenengo argazkian, eskubian hotela ikusten da. Bigarren eta hirugarren argazkiak gure gelako zabaltzatik atera ziren. Gero hondartzara, eta bazkaldu ostean, beroketa lanak egiten zeuden traineruak ikusi genituen. Eta hortik herrirantz abiatu ginen. Estropada hau erlojupekoa izan zen. Azkenean, Kastrok irabazi zuen eta Orio bigarren 19 segundu ehunenera. Ondoren Zarautzera joan ginen egunpasa bukatzera.
-
Recent
-
Loturak
-
Fitxategiak
- Urtarrila 2010 (1)
- Abuztua 2009 (1)
- Otsaila 2009 (1)
- Azaroa 2008 (2)
- Iraila 2008 (11)
- Abuztua 2008 (1)
-
Atalak
-
RSS
Entries RSS
RSS erantzunak





















