Pau / Paue euskaraz. Frantzian
2009-07-20. Egun honetan hasi dira gure oporrak. Nahiko berandu irten ginen Gasteiztik, beraz ezin izan ginen oso urrutira joan.
Bidaiako lehenengo eguna: Gasteiz-Pau. 265 km. Gutxi gora behera 2 ordu eta 45 minutura.
Hona hemen eliza bat Juana de Arcoren irudiarekin lehenengo planoan.

Eliza
Ezkerraldean zaldun tenplario bat Jesusen arantza koroa eskuan duela:

zalduna
Kasinoaren inguruak:


Kasinoaren atzeko aldea:

Hemendik pirineoak ondo ikusten dira:

Kasinoaren aurreko aldea:

Herriko plazan gazteak kapoeira dantzatzen:

Hotelaren datuak:
Gaua Formula3 hotel batean pasa genuen.
Hotel hauek kode bat daukate, Pauen dagoena 2435 zenbakiduna da.
24 orduetan irekita dago.
Telefono zenbakia: 08 91 70 53 51
Hebidea:
hotelF1 PAU
104, av. de l’Europe
64000 PAU France.
A64 autobidetik 10. irteeran dago. Errotondan, ezkerretara sartu. Mercure hotelaren atzealdean dago.
Agur.
Agiriak euskaraz!
Kaixo, bueltatu naiz!
Bai, egun pila bat ezer idatzi gabe egon ondoren, blog honi bultzada bat ematea erabaki dut.
Euskaraz idazten duzuenontzat webgune on bat erakutsi nahi dizuet: www.agiriak.net
Bertan esaten dutenez “Euskarako inprimaki eta agiri estandarren fondoa” da.
Zer aurkitu dezakegu? Ba denetarik!
-Errotuloak
-Lan-kontratuak
-Errenten aitorpena
-Enpresa ziurtapena
-Dirulaguntzak kobratzeko helbideraketa
-Baja agiria
-Eskabideak
-Curriculum vitaea
Gehiago jakiteko: http://www.agiriak.net/aurkibidea.php
Zuk zeuk agiri gehiago badituzu bidali ditzakezu besteok ere erabiltzeko.
Agur.
Esandakoa betetzen
Basamortuetako zaldunari Izaban erositako makila erakutsiko niola esan nion.
Hona hemen argazkiak.
Ikus dezakezuenez politagoa da egurrezko makila. Gainera otso bat edo basapizti batekin arazoak badituzu ea zer egiten duzun makil moderno horrekin
Autokrosa
Pasa del igandean (2008-09-07), Alabesen partidua ikusi baino lehen, eguerdian, Mirandara joan nintzen autokrosa ikustera. Argazki hauek atera nituen. Goza itzazu!
Google Bilbon
Dirudienez Googleren Street View zerbitzua Bilbora helduko da denbora gutxi barru. Honen bidez Bilboko kaleen ikuspegi berri bat edukiko dugu, baina beste leku askotan, eztabaida pilo bat eragin du, pertsona askok beraien intimatea kaltetua izan dela uste dutelako.
Argazkian, bere zerbitzua martxan jartzeko, Googleren auto bat kamara bat gainean duela Bilboko kaleetan zehar.
Agur.
P.D.: Argazkia www.eitb.com webgunetik ekarri dut.
Nire Lambretatxoa
Astelehenean (2008-09-01) Amaiarekin Mendizorrotzako igerilekura joan nintzen. Aspaldi ez nuen nire Lambretta motorra hartzen eta egun egokia zela erabaki nuen.
Hona hemen nire Lambrettatxoa. Eibarren egina eta 1980. urtean Bilbon matrikulatua. Nik orduan sei urte nituen eta ondo gogoratzen dut nola Lizartzako baserrian nire osaba Karmelok motorra berdina zuen: Lambreta 150 Special txuria.
Mendizorrotzako argazki bat ere atera dut. Nabaritzen da jendea lanean hasi dela jada.
Eta orain Mendizorrotzan ateratako argazki bat:
-
Recent
-
Loturak
-
Fitxategiak
- Urtarrila 2010 (1)
- Abuztua 2009 (1)
- Otsaila 2009 (1)
- Azaroa 2008 (2)
- Iraila 2008 (11)
- Abuztua 2008 (1)
-
Atalak
-
RSS
Entries RSS
RSS erantzunak




















